Legitimitate (zuzenbide zibila)

Legitimitatea familia legean, mendebaldeko zuzenbide komun tradizionalean, lege-egoera bat da: legez ezkonduta dauden gurasoengandik jaiotako haur bat, eta gurasoek legezko dibortzioa lortu aurretik sortutako haur bat. Aldiz, zilegitasunik eza, sasiko umea, sasiko semea/alaba, esaten zaiona, ezkontzatik kanpo jaiotako haur baten izaera izan da. Haur horri bort deritzo, maiteminduen haur bat, haur natural edo ez-legitimoa. Legedi batzuetan, Eskozian esate baterako, seme natural eta alaba natural terminoek, eta sasiko semea edo sasiko alaba,esanahi berberak dituzte. Euskaraz, ume natural terminoarekin batera, odoleko seme eta odoleko alaba terminoak[1] erabili izan dira.

Legitimitate horren garrantzia nabarmen jaitsi da mendebaldeko herrialdeetan, XX. mendeko hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako sexu-iraultzaren ostean eta eliza kristau kontserbadoreek familia- eta gizarte-bizitzan duten eragin gero eta txikiagoarekin.

Ezkontzatik kanpoko jaiotzak ohikoak dira gaur egun mendebaldeko Europako eta Ameriketako herrialde askotan, baita Europako kolonia zahar askotan ere. Hala eta guztiz ere, mendebaldeak eragindako kultura askotan, gurasoen egoera zibilean oinarritutako estigma nolabait segitzen du kultura herrikoian eta bort edo sasiko hitzaren erabilera iraingarritzat hartzen dira oraindik ere zenbait testuingurutan.

  1. «ume natural / odoleko seme / odoleko alaba» Euskalterm - www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search